Zinema aretoetan

Ongi etorri 'Zinema Euskaraz' atalera, euskarazko zinema emanaldiak aurkitzeko zure gida. Atal honetan zinema aretoetan euskaraz ikus daitezkeen film guztien ordutegiak eta kokapenak eskaintzen saiatzen gara. Aurkitu bila zabiltzan emanaldia eta gozatu zinema euskaraz!
Beste emanaldirik ezagutzen baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Mumbo Jumbo izugarri handitzen da filmaren posterra
  • 83 min
  • Danimarka
Mumbo Jumbo izugarri handitzen da

Mumbo Jumbo bere amarekin bizi da haran txiki batean, baina egun batean, ustekabean, perretxiko misteriotsu bat jaten du eta, bat-batean, hazi eta erraldoi bihurtzen da. Hain da handia, non ezin baitu jada bere amarekin bizi den etxetxo atseginean sartu. Zorionez, Frede mandrilak arazoari irtenbidea aurkitzen dio, baina irtenbidea Siberian dago, eta Mumbok oinez joan beharko du hara. Gainera, Baba Yaga sorgina ere bilatu beharko du. Mumboren lagunik onenek, Tapirrek, Gepardoak eta Mimbo Jimbok, lagun egingo diote bidaia honetan.

Bizkaia
Durango - Zugaza
  • Irailak 19, larunbata:17:00
  • Irailak 20, igandea:17:00
Getxo - Getxo Zinemak
  • Irailak 19, larunbata:17:20
  • Irailak 20, igandea:17:20
Marsupilami filmaren posterra
  • 99 min
  • Frantzia
Marsupilami

Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, eta hara joan da bere bikotekide ohiarekin, semearekin eta Stéphane lagun baldarrarekin. Dena deskontrolatzen da Stephanek istripuz paketea irekitzen duenean eta bidaia erabateko kaos bihurtuko duen marsupilami haurtxo maitagarri bat askatzen duenean. Davidek eta bere familiak inoiz baino elkartuago egon beharko dute berreskuratzeko.

Bizkaia
Berriz - Berrizko Kultur Etxea
  • Urriak 25, igandea:17:00
Galdakao - Torrezabal
  • Irailak 26, larunbata:16:0016:00
  • Irailak 27, igandea:16:0016:00
Urduliz - Urdulizko Kultur etxea
  • Urriak 24, larunbata:18:00
Gipuzkoa
Zarautz - Modelo
  • Irailak 19, larunbata:16:4516:45
  • Irailak 20, igandea:16:4516:45
Rufus, igeri egiten ez zekien sugea filmaren posterra
  • 80 min
  • Norvegia
Rufus, igeri egiten ez zekien sugea

Ozeanoaren bihotzean, uharte sekretu batean, itsas sugeen komunitate bat bizi da. Erdi itsas munstroa eta erdi dragoia den osaba Ludoviken ke magikoak, irla babesten du. Bertan, Rufus gaztea bizi da; honek nahiago du bakarrik egon, ez delako oso ongi egokitzen, batez ere, igeri egiten ez dakielako. Hondamendi bat gertatzen denean eta osaba Ludovikek uhartea babesteko dituen botereak galtzen dituenean, Rufusi dagokio funtsezko papera jokatzea eta bere familia salbatzea. Baina gainditu ahal izango du bere beldurrik handiena?

Araba
Amurrio - Amurrio antzokia
  • Urriak 11, igandea:17:00
Bizkaia
Elorrio - Arriola antzokia
  • Urriak 11, igandea:17:00
Ermua - Ermua antzokia
  • Irailak 27, igandea:17:00
Igorre - Igorre Aretoa Zinea
  • Azaroak 8, igandea:17:00
Zornotza - Zornotza aretoa
  • Irailak 26, larunbata:17:00
  • Irailak 27, igandea:17:00
Gipuzkoa
Azpeitia - Soreasu antzokia
  • Irailak 20, igandea:16:30
Gurenagi familiaren errezetak filmaren posterra
  • 84 min
  • Australia
Gurenagi familiaren errezetak

Ekaitz ikaragarri batek etxea suntsitu ondoren, Laura, nagi azkar eta ausarta, bere familia xelebrearekin batera hirira joango da bizitzera. Beren food truck zahar eta herdoilduarekin iritsiko dira, amets bakarrarekin: familiaren janari-negozioak azkenean arrakasta izatea.Haiek prestatzen duten janari goxoak Dottiren arreta piztuko du. Gepardo argi honek edozer gauza egingo du bere janari lasterreko negozioa berriro martxan jartzeko.

Araba
Agurain - Harresi aretoa
  • Irailak 27, igandea:17:00
Bizkaia
Igorre - Igorre Aretoa Zinea
  • Urriak 25, igandea:17:00
Fleak filmaren posterra
  • 83 min
  • Finlandia
Fleak

Lauri 12 urteko mutikoa istripu batean ibiltzeko gaitasuna galtzen du. Zorionez, Fleak, beste dimentsio bateko izaki iletsua, agertzen da eta Lauri fantasiazko abentura bat bizitzera eramaten du, non berriro ibiltzeko modua aurkitzen duen. Trukean, bere itzalak sortutako munstro irensle bat geldiarazi behar du.

Bizkaia
Igorre - Igorre Aretoa Zinea
  • Urriak 11, igandea:17:00
Gipuzkoa
Bergara - Seminarixoa
  • Irailak 20, igandea:17:00
Ordizia - Herri antzokia
  • Irailak 20, igandea:16:45
Tafiti eta lagunak filmaren posterra
  • 81 min
  • Alemania
Tafiti eta lagunak

Tafiti, surikata gazte bat, Bristles basurdearekin topo egiten duenean badaki ezin direla lagunak izan. Baina Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura salbatzera korrika doana. Lagun baten bila etsi-etsian, basurde dibertigarria Tafitiren etxeraino joaten da haren atzetik, eta nahi gabe zoritxarreko istripu bat eragiten du: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batek hozka egiten du. Basamortuko lore mitiko batek bakarrik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, bakarrik egin behar duela sinetsita.

Gipuzkoa
Pasaia - Juanba Berasategi aretoa
  • Urriak 3, larunbata:17:30
Chirp, Honey Hillseko ikertzailea filmaren posterra
  • 85 min
  • Errusia
Chirp, Honey Hillseko ikertzailea

Honey Hillseko biztanleak Hiriaren Egunerako prestatzen ari dira, orduan erakusten baita Urrezko Erlauntza mitikoa, lekuko zortearen kutuna. Baina festa baino lehenago, erlikia desagertu egingo da, eta denek Chirpiri botako diote errua, Sofie detektibearen laguntzaile gisa lan egiten duen urtxintxa urduriari. Bere lagunekin batera, Chirpek misterioa argitu beharko du, benetako lapurra aurkitu eta haranera bakea itzuli arte.

Gipuzkoa
Irun - Ocine Mendibil
  • Urriak 4, igandea:16:00
Sari Nagusia Ziztu bizian filmaren posterra
  • 98 min
  • Alemania
Sari Nagusia Ziztu bizian

Eddak auto lasterkarien pilotu bihurtzea du amets. Ustekabean, bere ametsa egia bihurtzen da: gainbeheran zegoen jolas-parkea lasterketa-zirkuitu bihurtzen da! Bere idoloarekin, Ed pilotuarekin batera, Europako Sari Nagusia izango dute erronka, eta lasterketaren aurkako sabotaje-plan bat aurkituko dute. Lortuko al dute lehiaketa salbatzea eta jolas-parkea ixtea saihestea?

Gipuzkoa
Irun - Ocine Mendibil
  • Irailak 27, igandea:16:00
Basatiak filmaren posterra
  • 87 min
  • Suitza
Basatiak

Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.

Gipuzkoa
Donostia - San Telmo Museoa
  • Irailak 26, larunbata:17:00